viernes, 30 de noviembre de 2012
lunes, 19 de noviembre de 2012
Yfrog
Yfrog Twitterren argazkiak eta bideoak konpartitzeko erreminta
- Zergatik Yfrog erabili? Irudiaren gizartean bizi gara, ikus entzunezkoen aroan. Hori dela eta, Twitterren publikatzen dugun informazio asko irudi eta bideoak dira. Yfrog aplikazioari esker zure jarraitzaileekin bideo eta argazkiak modu errazean konpartitu ditzakezu.
- Nola erabiltzen da? Oso erraza da. Lehendabizi Twitterrera igo behar dugun irudia zein den adieraziko diogu aplikazioari, nahi izanez gero irudiarekin batera testu bat idatziz. Ondoren irudia kargatu eta berehala publikatuko da gure kontuan.
- Abantailak: Inongo erregistrorik egin gabe erabiltzeko aukera daukazu, Yfrogek zure Twitterreko kontua binkulatuzen duelako.Gainera, dohaineko aplikazioa da. Antzeko beste aplikazio batzuekin gertatzen denaren aurka, Yfrogek bertsio mugikorra du, zure tablet edo smartphonean ere erabiltzeko (Android eta iOs-erako).
- Desabantailak: Hizkuntza- aukera murritza dauka oraindik (ingelesez soilik erabili daiteke).
- Twitterrerako bakarrik balio du? Ez, aplikazioa ez da Twitterrera soilik mugatzen. Facebook edo Myspace bezalako sare sozialetan ere integratuta dago.
- Non aurkitu dezaket? aplikazio honen inguruko informazio guztia http://yfrog.com/ web orrialdean aurkitu dezakezu.
- Twitterreko konturik ba al du? Bai, horixe. Yfrogen inguruko xehetasun guztiak Twitterren @yfrog kontuan.
Yfrogen inguruan gehiago sakontzeko
Suscribirse a:
Entradas (Atom)